Honezkero gutxi izango dira Madonnaren eta Kalakan Iparraldeko taldearen arteko harremanaren berririk ez dutenik. Euskal musika tradizionala egiten du Kalakan-ek, ukitu berri eta originalekin. Madonnak bere urtebetetze festan ezagutu omen zituen iaz, uda gurean pasatzen ari zela. Ikaragarri gustatu zitzaion, eta gure kultura eta hizkuntzarekiko jakin mina piztu ere. Arratsalde bateko anekdotan geratzea zen normalena, baina handik gutxira poparen erreginak eskaintza egin zion euskal hirukoteari bere mundu biran parte hartzeko, eta harrezkero han eta hemen dabiltza, Open your heart eta Sagarra Jo kantu ezagunaren arteko nahasketa bitxia egiten, gure kulturaren arrastoa munduko hiriburu garrantzitsuenetan uzten milaka pertsonen aurrean.
Joan den asteburuan Parisen izan ziren Madonna eta Kalakan, eta urtebetetze opari ederra jaso nuen: kontzerturako sarrera. Aitortu behar dut zirragarria izan zela Kalakanen agerpena. Madonna gutxiago edo gehiago gustatu, ezin uka musikaren munduan izan duen eta duen pisua. Ez dira asko euskaldunok gure burua munduko mapan kokatu eta zabaltzeko ditugun aukerak, beraz, besteek anekdota hutsa ikusten duten tokian, nik aprobetxatu beharreko aukera ikusten dut. Abesti bat nahikoa da askok jakin dezaketen existitzen garela, bagarela, gure hizkuntza, nortasun eta kultura propioak dauzkagula. Ez da huskeria.
Eguna borobiltzeko, Kalakaneko kideetako bat ezagutzeko aukera eduki genuen: Jamixel Bereau. Jatorra baino jatorragoa, ezin hobeto hartu gintuen bertan bildutako euskaldunak. Ikurriña eta guzti, saltsa polita sortu genuen Parisen eta gorputza ederki astindu genuen kontzertuan! Post honekin batera doan argazkia, kontatutakoaren lekuko. Milesker lagunei, eta bejondeizuela, Kalakan eta bereziki Jamixel!
Oraindik oso gogoan ditut gure osaba Jabierrek kantatzen zituen gabon koplak gure amaren basarrian. Goierri aldean, basarriz basarri ibiltzen ondorengo kopla hauek kantatzen.
Zorionak guztioi bihotz bihotzez,
1. Joles ta joles etxekotxuak
nik jotzen ditut atiak.
2. Nik jotzen ditut atiak eta
erantzun ongi jendiak.
Urte asko behar izan dira, baina azkenean argitu du egunak gure herrian. Eguzki betea dugu zeruan, eta luzaroan espero dugun albistea hango eta hemengo egunkari, irrati eta telebistetan. Pozik egoteko eguna da gaurkoa. Esnatu gara, eta gure buruari esan diogu aurrerantzean ez dugula ETAren indarkeriarik izango. Ez dugula izango ez bonba-autorik, ez tirorik, ez mehatxurik, ez xantaiarik, ez estortsiorik. Zama itzela kendu du Euskadik gainetik.
Gure lehen pentsamendua ETAren jardun krudela zuzenean pairatu behar izan dutenentzat doa. Biktimentzat. Horietako asko ez dira itzuliko. Beste batzuk bizitza osorako markatuta gelditu dira. Nahiko genuke sortutako minak atzera buelta edukitzea, baina ez dauka. Nahiko genuke ere atzoko albistea lehenago, askoz ere lehenago iritsi izan balitz, baina galdutako denborak ere ez dira itzuliko.
Iraganak ihes egin du eta datorrena ez dago, baina oraina geurea da. Hala dio esamolde batek. Gertatu dena ahaztu gabe, bide luzea dugu aurretik. Zauri guztiak ixtea, berradiskidetzea eta benetako bake giroa finkatzea ez da berehalako kontua izango, egunero eraiki beharrekoa baizik, denon artean. Itxaropenaren ateak zabal-zabalik dauzkagu. Geure esku dago. Akordioa, elkarrizketa, elkar-ulermena… horiek izango dira aurrerantzean gure ardatzak.
Indarkeriaren agurra euskal gizartearen garaipena da. Izan ere, euskal herritarren gehiengoa da, bere borondate irmoarekin, ETAri biolentziak etorkizunik ez duela, eta ezker abertzaleari bide baketsuen alde egin behar duela azaldu diona. Euskal herritarren nahia, askatasun eta bake irrika nagusitu da. Baina ezin ahaztu ere atzoko albistea posible egin dutenen ekarpena. Alde batean zein bestean, bakearen alde jardun duten eragileak, isilean, fedea galdu gabe, askotan bere posizioak arriskuan jarriz. Arriskatu gabe ez baitago lorpenik.
Euzko Buru Batzarreko lehendakari Iñigo Urkulluri maileguan hartuko diot atzoko bere formulazioa, bete-betean asmatu baitzuen: Orain hasiko da Askatasuna ta Euskadiren aldia. Lortu dugu!
Beasain, Azpeitia eta Zarauzko EAJ-PNVko bozeramaleok, eta Batzar Nagusietako kide den Arantza Tapiak, Bilduri gaur Foru Arauaren barruan hondakinen kudeaketaren inguruan hartutako konpromisoak betetzeko eskatu diogu, birziklapenerako, konpostajerako eta balioztatze energetikorako aurreikusitako azpiegiturei bide emanez, eta modu horretan Sasieta (Beasain), Lapatx (Azpeitia) eta Urtetako (Zarautz) zabortegiak adostutako epeetan ixtea bermatuz -2013, 2014 eta 2014, hurrenez hurren-. Helburu horrekin, bakoitzak bere udaletxean registratutako mozioa ere kaleratu dugu: Urtetako zabortegia-Mozioa-2011-09-28.
2007an gehiengoz lortutako akordioaren arabera, hiru udalerriok erantzukizunez eta elkartasunez jokatu behar izan genuen, gure herrietako zabortegietan urtero Donostialdea eta Txingudiri zegozkien 130.000 tona hondakin jaso behar izan baitdugu; 45.000 Sasietan, 35.000 Lapatxen, eta 25.000 Urtetan. Horrek ahalbidetu du egoera “jasanezinean” zegoen Donostia-Errenteriako San Marcos zabortegia ixtea. Hondakinen beste zati bat Bizkaiara eramaten da. Akordioak jasotzen zuenez, Donostialdean eraikiko zen balioztatze energetikorako gunea, hondakinen zikloari amaiera eman, eta Gipuzkoan zabalik dauden hiru zabortegiak ixteko.
Bilduren Foru Gobernuak erakutsitako “indefinizioa” dela-eta, zabortegiok beren bizitza erabilgarria luzatu behar izateko arriskua “benetakoa eta serioa” da. Tapiak gogorarazitakoaren arabera, “joan den asteazkenean Batzar Nagusietan egindako Osoko Bilkuran ebazpen proposamena aurkeztu genuen, Bilduri eskatuz arlo honetan orain arteko ekinbidea, gehiengoz onartutakoa, jarrai dezan. Orain arte esaten zuten beraiek iritsi aurretik hartutako erabakiak zirela, eta lehen alderdi guztiak ez zeudela ordezkatuta. Gaur egun guztiok dugu ordezkapena; aurretik adostu genuena berretsi dugu, eta ez dago hori ez betetzeko inolako aitzakiarik”. Ea zer gertatzen den asteazkenego udal batzarrean.
Hoy se han celebrado las terceras jornadas sobre participación ciudadana organizadas por el Ayuntamiento de Ordizia. La ponencia que he presentado bajo el título “La participación ciudadana en el territorio de Gipuzkoa” ha recogido las distintas experiencias, estudios y acciones que han sido impulsadas y puestas en marcha a lo largo de la presente legislatura y, especialmente, la elaboración, contenidos y desarrollo de la Norma Foral sobre Participación Ciudadana aprobada el pasado año. Para quien le interese le dejo la ponencia.
1.GUZTIAK, 2.ZARAUTZ, 3.GIPUZKOA, 4.POLITIKA
Batu Gaitezen ekimenaren barruan ekitaldi berezia izan da gaur Zarautzen. Zarautz eta Getaria arteko joan-etorriko ibilaldia antolatu dugu kostaldetik, hainbat herritarren eta EAJ-PNVren Urola-Kostako hautetsiren parte-hartzearekin: zinegotziak, alkateak, legebiltzarkideak, hala nola Maria Eugenia Arrizabalaga, eta Diputatuak, Arantza Tapia, esaterako.
Batu Gaitezen ekimenak egiten duen bakearen eta erabakitze eskubidearen aldeko proposamena Urola-Kostako herrietan sustraitzea da gure helburua. Denon artean herriz-herri egin beharreko ekintzak zehaztuko ditugu, eta aipatutako balore horiek bailararen aurrerapen ekonomiko, politiko eta sozialerako duten garrantzia nabarmendu nahi dugu. Urola-Kostarekin eta giza-eskubide guztiekin dugun konpromisoa aldarrikatuz. Hau da egin beharrekoa.
Dena prest dago aurtengoan ere Mobi-Bike eguna ospatzeko, hilaren 31n. Aspanogi, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak antolatzen duen jaialdia da, lagun eta erakunde askoren laguntzarekin. Horien artean, ginkana dibertigarrian parte hartuko duten kirol eta kultur munduko hainbat aurpegi ezagunena. Aktuazioak, lasterketak, zozketa bereziak eta haurrentzat atrakzio desberdinak izango dira, guztiak bizikleta ardatz bezala hartuta. Jarraitu irakurtzen / Seguir leyendo
© 2013 IMANOL LASA. Powered by Wordpress.
Sare Sozialetan