Gipuzkoarrok prest

Joan den larunbatean, Gipuzkoa Prest dinamika aurkeztu genion lurraldeko gizarteari, gure alderdiak Batzar Nagusietarako, Donostiarako eta beste 15 herritarako aurkeztuko dituen hautagaiak ezagutarazteaz gain. “Pertsona askeek osaturiko gizarte askea” eraikitzen laguntzea helburu duen proiektua. Horretarako baditugu pertsonak, eta baditugu ideiak. Luzaroan aritu gara lurraldeko elkarte eta eragileekin, beraien proposamenak jasotzen eta lantzen, eta ahalegin horren emaitza dira aurkeztu ditugun lau gaikako Prest dokumentuak: Gobernu Onari, Gizarte Ongizateari, Ekonomiari, eta Estrategia Politikoari buruzkoak. Hemendik aurrera, dokumentu horiek berriz ere kontrastatuko eta eztabaidatuko ditugu herritarrekin eta herri-eragileekin, guztion artean ekintza politiko irekiagoa, etikoa, eraginkorragoa, eta autokritikoagoa diseinatuko dugun itxaropenarekin. Ilusio handia pizten duen proiektua da eta niretzat ohore eta plazer handia izaten ari da honen antolaketan parte hartzea.

 

Izan ere, lau ezaugarri horiek bota ditugu faltan, besteak beste, legealdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren agintean. Kudeaketan trabatuta gelditu da ezker abertzalea. Denentzat modu zintzoan gobernatu beharrean, inposaketa izan du eredu, eta adin txikikoak balira bezala tratatu ditu sarritan herritarrak. “Entzun beharrik ez dugu, guk badakigu zer behar duzuen”, hori izan da bere leitmotiva. Joseba Egibarrek larunbatean esan zuen moduan, bere estrategia gauzatzeko tresna huts bezala ikusten ditu ezker abertzaleak erakundeak. Gure alderdiak, berriz, uste du ezinbestekoa dela kultura politiko berri baten alde egitea, azken urteotan Gipuzkoan Bilduk ezarritakoarekin zerikusirik ez duena. Herritarrak protagonista bihurtuko dituen kudeaketa eraginkorra eta arina behar dugu Gipuzkoak aurrera egin dezan. Beste batzuk biribilgunean jiraka jarraitzen duten bitartean, etorkizunari begira gaude gu. Prest.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *