Tag archive for "egibar"

4.POLITIKA

Eskerrik asko

No Comments 22 Octubre 2012

 

Zarauzko batzokia. 2012-10-21. Hauteskunde gaua

 

Atzokoa ospakizun eguna izan zen. Argi dago pozik egoteko motiboak baditugula EAJ-PNVn. Euskadi mailan, noski, baina baita herri mailan ere. Zarauzko emaitzak esanguratsuak izan dira: 2009ko hauteskundeetan baino ia 600 boto gehiago eskuratu dugu eta lehen indarra izan gara, EH Bildurekiko alde nabarmenarekin (ia 1.000 botoko abantaila). Argi dago zarauztarrek  Urkullu nahi dutela lehendakari, eta aldi berean begi onez ikusten dutela gure alderdiak egindako ibilbidea. Beraz, eskerrak konfiantza eman diguzuen guztioi.

Eta orain zer? Bada, ilusio handiagoarekin jarraituko dugula lanean Udalean EAJ-PNV ordezkatzen dugunok. Mahai gainean ideiak jartzen, eta oposiziotik etengabe plazaratu dugun mezua plazaratzen: Zarautzek ezin duela geldirik jarraitu. Une honetan herria geldirik dagoela, ez dagoela inongo ekimenik, eta Bilduren jarrerak ez duela ezertan laguntzen -beste alderdiak baztertzera, iraintzera eta entzungor egitera daraman jarreraz ari naiz- Beste behin, eskua luzatzen diogu alkateari elkarlanean aritzeko, elkarrekin ez bada, ez dugulako lortuko egoera honetatik ateratzea eta Zarautz hobetzea.

Bukatzeko, Zorionak Iñigo, erakutsi duzulako lidergo isila eta zintzotasuna direla jendearen konfiantza lortzeko modua. Zorionak, erakutsi duzulako politika titular gosea baino askoz gehiago dela. Zorionak eta zorte on. Euskaldunon Lehendakari izango zara eta argi dago denon laguntza beharko duzula gure herriak bizi duen egoera zailari aurre egiteko. Eta zorionak, azkenik, zure lehen hitzetan, harro agertu ondoren eta herriaren izenean modu merkean hitz egin ondoren, gure proiektuari eta nortasunari sendo eutsi diezulako: akordioa, elkarrizketa, elkarlana… eta lana. Lana, lana eta lana. Konpromisoa. Kanpainan zehar zabaldutako mezua hori baita.

4.POLITIKA

Forondatik indar berrituta

No Comments 03 Octubre 2012

Alderdi egun guztiak dira bereziak. Herri honen aldeko grina eta lan egiteko gogoa partekatzen ditugun milaka alderdikide elkartzen gara urtero eta ezohiko energia sortzen da Forondako belardietan. Baina joan den igandekoa, beharbada, are bereziagoa izan da, ilusioa eta indarra berreskuratu ditugun seinale bihurtu baita. Horrelako topaketetan denetarik hitz egiten dugu; dagoenaz, ez dagoenaz, nola doakio honi, beste honi, zer moduz daramatzazu zuk dena… bizitza, azken finean. Baina solasaldi gehienetan, noski, datozen hauteskundeak izan ziren hizpide.

Denok dakigu urriaren 21ekoa oso hitzordu inportantea izango dela, bizi dugun uneagatik, arlo politikoan zein ekonomikoan. Inkesta guztiek EAJ-PNV  ematen dute garaile, baina ezin dugu inolaz ere erlaxatu eta lasaikerian erori. Ezker abertzaleak Aralar eta Eusko Alkartasunaren ahultasuna aprobetxatu ditu alderdi horien sektore handi bat fagozitatze prozesuan jartzeko, eta seguru sostengu aipagarria lortuko duela. Beraz, lanean jarraitzeko garaia da, beti defenditu ditugun euskarriekin: krisialdiari aurre egiteko ekimenak eta proposamenak, eta euskaldunon erabakitzeko eskubidea, Europan euskal estatuari atea irekitzeko. Jarraitu irakurtzen / Seguir leyendo

5.BIDEOBLOG

Joseba Egibar

No Comments 16 Noviembre 2011

Eibar. 2011-11-15. Madrilgo kongresurako hauteskundeak. Elecciones al Congreso de los Diputados.

2.ZARAUTZ, 4.POLITIKA

Urteroko mitina

1 Comment 29 Agosto 2011

Zarautz. EAJ-PNVko mitina. Lege Zahar Enparantza. 2011-09-26

Urte asko pasa dira Zarauzko EAJ-PNVko zenbait emakumek, Xabier Arzalluzen laguntzarekin, uda bukaeran lehen aldiz ekitaldia antolatu zutenetik. Zatiketaren garai gogorrak ziren, 80ko hamarkadan. Denborarekin, alderdikide batzuen kemenak sortutako ekitaldi horrek indarra hartu zuen, eta ofizializatu ere egin zen. Gaur egun, Zarauzko ekitaldia, eta ondorengo afaria, klasiko bihurtu zaigu. Alderdikideak agurtzeko eta harremanak sendotzeko aukera polita da. Ez hori bakarrik; askorentzat, urte politikoaren hasieraren adierazle ere bada Zarauzko mitina. Jarraitu irakurtzen / Seguir leyendo

3.GIPUZKOA, 4.POLITIKA

Joseba Egibar

No Comments 06 Noviembre 2010

Ayer el presidente del GBB ofreció una rueda de prensa en la sede que el partido tiene en el Antiguo, junto al Diputado General de Gipuzkoa, Markel Olano para dar cuenta de los logros conseguidos para el Territorio de Gipuzkoa gracias al pacto con Zapatero en Madrid. En el turno de preguntas hubo tiempo para el análisis de la actual situación política.

Imagen de previsualización de YouTube

 

5.BIDEOBLOG

Joseba Egibar 2010-11-05

No Comments 05 Noviembre 2010

Joseba Egibar, Markel Olano eta Joseba Agirretxea EAJ-PNVko egoitzan prentsaurrekoan. Donostia. 2010-11-05

5.BIDEOBLOG

Joseba Egibar 05-11-2010

No Comments 05 Noviembre 2010

Rueda de prensa de Joseba Egibar, Markel Olano y Joseba Agirretxe en la sede de EAJ-PNV. Donostia, 2010-11-05

3.GIPUZKOA, 4.POLITIKA

Batu Gaitezen bideoa

No Comments 04 Octubre 2010

Imagen de previsualización de YouTube

Larunbat honetan aurkeztu genuen Victoria Eugenia antzokian gizon-emakume talde batek Batu Gaitezen ekimena. Oso ekitaldi hunkigarria izan zen eta ikusitako bideoak izugarrizko indarra du. Orain herriz herri, auzo guztietan aurkeztu nahi dugu ekimen honekin lortu nahi duguna: Giza eskubideak denontzat eta denona eta erabakitze eskubidea gure herriarentzat.

5.BIDEOBLOG

Batu Gaitezen ekimenaren aurkezpena.

No Comments 04 Octubre 2010

BATU GAITEZEN ekimenak elkartzen gaituen gizon-emakumeok bi printzipio dauzkagu: giza eskubide guztiak errespetatzea eta euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea bultzatzea. 2010-10-02. Jarraitu irakurtzen / Seguir leyendo

4.POLITIKA

Egibar en Radio Euskadi.

No Comments 07 Septiembre 2010

Joseba Egibar en Zarautz. Lege zahar enparantza. 2010-08-27

El presidente del GBB de EAJ-PNV, Joseba Egibar,  realizó una primera valoración tras el alto el fuego anunciado por ETA en el programa Ganbara de Radio Euskadi. Interesante reflexión y diferente del resto de los líderes políticos.

          La entrevista.

Sare Sozialetan

Twitter TwitterFlickr FlickrYouTube YouTubeFacebook Profile Facebook Profile

Twitter Imanol

Flickr Imanol

Bideoblog

You need Flash player 8+ and JavaScript enabled to view this video.

© 2013 IMANOL LASA. Powered by Wordpress.